miércoles, 19 de octubre de 2011

Kaixo denoi!

Blog honen bidez, lortu nahi dugun helburua gure proiektuaren nondik norakoa argitzea eta emanten ari garen eta emango ditugun urratsei buruz, nahi duenari jakinaraztea da.


Planteatutako proiektua ondorengoa da:

Programa bat sortuko dugu, zeinetan galderak egingo diren gai ezberdinei buruz, eta  lau aukera baino ez dira egongo, erantzuna zehazteko. Erabiltzaileak uste duen erantzuna sartuko du eta erantzuna egokia den ala ez adieraziko du, okerra izanez gero, egokia zein den ere adieraziko dio. Galdetegiaren amaieran asmatutako galdera kopurua adieraziko da baita irabazitako saria ere.


Izango duzue gure berri apurka apurka proiektua burutzeko bidean!

No hay comentarios:

Publicar un comentario